47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita argitara eman dadin Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeko zuzendariaren arteko Akordioa, 2022ko azaroaren 24koa. Akordio horren bidez baimena ematen da kudeaketa-esleipen bat egiteko Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeari, behar diren jarduera materialak nahiz teknikoak egin ditzan jardun instituzionalerako esparru bat sortzeko, zeinak erraztuko baitu identifikazio eta sinadura zerbitzu publiko elektronikoak sustatzea; horretarako, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeak (DZFN-DEE) garatutako Ziurtapeneko Plataforma Publikoaren jarduerak eta bestelako zerbitzu elektroniko, informatiko eta telematikoak hedatuko ditu, bere eskumenen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak erabil ditzan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, bi alderdiek akordio bat sinatu zuten, zeinaren bidez ezartzen baitzen Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeari (DZFN-DEE) kudeaketa-esleipen bat egitea, hark garatutako Ziurtapeneko Plataforma Publikoaren jarduerak eta bestelako zerbitzu elektroniko, informatiko eta telematikoak emateko beharrezkoak diren jarduera material eta instrumentalak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan hedatzeko, 2023ko ekitaldian eta, hitzarmenean adierazitako baldintzetan, 2024, 2025 eta 2026ko ekitaldietarako luzatzeko aukerarekin.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeko zuzendariaren arteko Akordioa, 2022ko azaroaren 24koa. Akordio horren bidez baimena ematen da kudeaketa-esleipen bat egiteko Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeari, behar diren jarduera materialak nahiz teknikoak egin ditzan jardun instituzionalerako esparru bat sortzeko, zeinak erraztuko baitu identifikazio eta sinadura zerbitzu publiko elektronikoak sustatzea; horretarako, Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeak garatutako Ziurtapeneko Plataforma Publikoaren jarduerak eta bestelako zerbitzu elektroniko, informatiko eta telematikoak hedatuko ditu, bere eskumenen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak erabil ditzan.

Bigarrena.–Baimena ematea eta xedatzea, esleipenari aurre egiteko, 2022ko gastuen aurrekontuko "Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalarekiko Hitzarmena" izeneko G30005 G3500 2273 921C04 partidaren korrelatiboa den aurrekontu-partidaren kargura, honako zenbateko hau:

URTEA

ZENBATEKOA

2023

143.306,82

Hori guztia, ukitutako ekitaldi bakoitzeko aurrekontuetan kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintza etengarriaren mende.

Hirugarrena.–Foru agindu hau igortzea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Diruaren Errege Etxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

ERANSKINA

Esleipena (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2300567