47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

42C/2023 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Arangurengo Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Arangurengo Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31100432012013), erregistro honetan 2023ko urtarrilaren 19an sartu zena, enpresaren ordezkaritzak eta ordezkaritza sindikalaren zati batek (UGT) 2022ko urriaren 28an sinatua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Arangurengo Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2303044