46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

"Jarraikiz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluari eta harekin bat datozenei (errege dekretu haren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Aritz Ayesa Blanco zinegotziari eskuordetzea, 2023ko otsailaren 27tik martxoaren 4ra arte, biak barne.

2. Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2023ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2302872