46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2303178