46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an.

Artzin, 2023ko otsailaren 21ean.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako udalen batasuna

Lanpostuaren izena: idazkari bakarra Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunerako. Buru den udala: Artzibar. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Euskararen nahitaezko ezagutza. Euskararen hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko modua: lehiaketa-oposizioa.–Egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudunen izen zerrenda

Idazkaria: Maider Muguiro Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2302983