46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

3. goranzko doikuntza, 2023ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2023ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen goranzko doikuntzak egitea 2023ra luzatutako 2022ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 23. eta 33. artikuluekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Vianan, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2302806