46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Olaibarko Udaleko alkateak otsailaren 19ko 3/2023 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa: "Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak lehen alkateorde Francisco Javier Ozcoidi Aragóni eskuordetzea 2023ko otsailaren 20tik martxoaren 5era, biak barne".

–Ikusirik zer dagoen ezarria Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan.

–Ikusirik M.ª Carmen Lizoain Osinaga Udaleko alkatea kanpoan izanen dela 2023ko otsailaren 20tik martxoaren 5era (biak barne), arrazoi pertsonalak direla-eta.

–Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia (errege dekretu horren bidez onesten da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua AFE), aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Legeak udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Francisco Javier Ozcoidi Aragón alkateordeari eskuordetzea, 2023ko otsailaren 20tik martxoaren 5era (biak barne).

Bigarrena.–Olaibarko Udaleko alkateorde Francisco Javier Ozcoidi Aragóni jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Olaibarko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Olaben Olaibar, 2023ko otsailaren 19an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2303152