46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta Udaleko iragarki-taulan jarritako ediktuen bitartez, Lesakako Udalaren 2023. urterako aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena argitaratu zen, baita Andra Mari Zaharren Egoitza erakunde autonomoarena eta Oilartegi SLU enpresa publikoarena ere.

Zegokion jendaurreko aldian inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatukoaren arabera, aurrekontuak behin betiko onartutzat jo dira.

Ondorioz, eta aipatu artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeari ekiten zaio, kapituluka.

UDALAREN AURREKONTUAREN LABURPENA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.116.849,78 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 75.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 716.573,76 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.297.019,57 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 197.230,07 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 349.404,46 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.752.077,64 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 733.393,37 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.537.858,21 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 73.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 443.734,48 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 766.387,27 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 197.704,31 euro.

Gastuak, guztira: 3.752.077,64 euro.

ANDRA MARI ZAHARREN EGOITZA ERAKUNDE AUTONOMOAREN AURREKONTUAREN LABURPENA

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.082.773,75 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 38.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.121.373,75 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 865.388,67 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 251.275,08 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 710,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.121.373,75 euro.

OILARTEGI SLU ENPRESA PUBLIKOAREN AURREKONTUAREN LABURPENA

DIRU-SARRERAK: 448.036,91 euro.

GASTUAK: 448.036,91 euro.

Lesakan, 2023ko otsailaren 23an.– Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2303236