46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Artaxoako alkate Juan Ramón Elorz Domezainek ebazpen bat eman duela, otsailaren 16an, alkatetzaren berezko eginkizunak Cesar Valencia Guembe alkateordearen esku uzteko, 2023ko otsailaren 20tik 27ra, biak barne, egun horietan kanpoan egonen baita.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa; nolanahi ere, aipatutako ebazpena eraginkorra izanen da ematen den egunetik beretik aurrera.

Artaxoan, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2302790