46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia argitaratu zen 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an.

Jendaurreko aldia iragan eta erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2023ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

2023ko DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 306.493,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 32.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 139.385,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 456.630,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 295.783,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 178.000,00 euro.

VII. kapitulua. –Kapital-transferentziak: 568.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.976.591 euro.

2023ko GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 375.086,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 589.460,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 119.300,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 824.574,84 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 66.870,16 euro.

Gastuak, guztira: 1.976.591 euro.

Arroitzen, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2302793