46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

584/2023 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena Aida Rico Arrastia andrea, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten 14 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 10ekoan), deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 2koan), aldatu eta osatu zen epaimahaia.

Martxoaren 4ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Uztailaren 29ko 1592E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu zuten izangaien aldeko izendapen proposamena argitaratu zen 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2251/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 2ko 6E/2023 Foru Aginduaren bidez, partez baietsi da Aida Rico Arrastia andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2251/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu zituen, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitu zizkien. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari agintzen zaie behar diren jarduketa administratiboak egin ditzatela Aida Rico Arrastia andrea funtzionario izendatzeko, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, 64840 lanpostu hutsa esleituta.

Hori oinarri harturik, izendapen proposamen osagarria egin zen, eta 2023ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, argitaratu.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Aida Rico Arrastia andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 64840 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko otsailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2302276