45. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

419/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2108/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 2917/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 3321/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Oposizioaren eta merezimenduak baloratzeko aldiak bukatuta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 3079/2022 Ebazpenaren bidez lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egin, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko, deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, honako izangai hauek: Olaia Aramendía Vidaurreta, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandakoa; Miguel Ibañez Garcia eta José Manuel Garcia Gila, igoera txandakoak; eta Natalia Idoya Baines Pilart, Edurne Izkue Redín, Natalia Moreno Macuso, Jokin Zubieta Valencia, Francisco Javier Salinas Jimenez, Josu Izquierdo Barásoain, María Carmen Lacalle Unciti, Antonia Ayuso Sobejano, Urko Yaben Begino, Mikel Mujika Erdozain, Virginia Ekiza Juániz, Javier Esparza Lauroba, María Asunción Marin Gurrea, Catalina Ortega Garnes, Pablo Guijarro Salvador, Sonia Muniáin Girones eta Jesús Ignacio Lazcano Jáuregui, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

ARAMENDIA VIDAURRETA, OLAIA

Desgaitasuna dutenentzako txanda

0010665

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

IBAÑEZ GARCIA, MIGUEL

Igoera txanda

0004145

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

GARCIA GILA, JOSE MANUEL

Igoera txanda

0006494

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

BAINES PILART, NATALIA IDOYA

Irekia

0004155

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

IZKUE REDIN, EDURNE

Irekia

0004144

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MORENO MACUSO, NATALIA

Irekia

0008171

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ZUBIETA VALENCIA, JOKIN

Irekia

0006492

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

SALINAS JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER

Irekia

0004147

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

IZQUIERDO BARASOAIN, JOSU

Irekia

0010666

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

LACALLE UNCITI, MARIA CARMEN

Irekia

0004146

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

AYUSO SOBEJANO, ANTONIA

Irekia

0010664

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

YABEN BEGINO, URKO

Irekia

0004149

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MUJIKA ERDOZAIN, MIKEL

Irekia

0004156

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EKIZA JUANIZ, VIRGINIA

Irekia

0010667

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ESPARZA LAUROBA, JAVIER

Irekia

0010672

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MARIN GURREA, MARIA ASUNCION

Irekia

0010671

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ORTEGA GARNES, CATALINA

Irekia

0010670

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

GUIJARRO SALVADOR, PABLO

Irekia

0010772

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MUNIAIN GIRONES, SONIA

Irekia

0010669

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

LAZCANO JAUREGUI, JESUS IGNACIO

Irekia

0010668

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2301755