44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13/2023 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Lodosa, Mendabia eta Sesma udal mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko 16 MW-ko "El Oliado" izeneko parke eolikoa eta ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko.

1.–2020ko urriaren 16an egindako eskaera.

2020ko urriaren 16an, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuz, M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresak aurretiazko administrazio baimenaren eskaera aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, energia elektrikoa ekoizteko "El Oliado" haize-parkearen instalaziorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako, Lodosako eta Sesmako udal mugarteetan.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoan 4 haize-sorgailuz osatutako parke eolikoa jasotzen zen, guztizko 16 MW-ko potentziarekin.

Instalazioak 20 kV-ko linea elektriko baten bidez hustuko du energia, "El Oliado TAE" izeneko 20/66 kV-ko azpiestazio jasotzaileraino. Azpiestazio horrek lehendik dagoen "Quel - Renfe Alcanadre" 66 kV-ko aireko linea ebakiko du, eta, horretarako, 66 kV-ko sarrerako linea bat eta irteerako beste bat izanen ditu.

2.–Aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen da. Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz, M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresak egindako eskaera 30 egunez jendaurrean jarri zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak. Horretarako, iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko otsailaren 4an, 26. zenbakia), Diario de Navarra egunkarian (2021eko otsailaren 5ean) eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean.

Halaber, iragarkia Lodosako eta Sesmako Udalei igorri zitzaien, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

3.–Ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei eginiko kontsultak.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2021/02/04

2.

Ondare Historikoaren Zerbitzua

2021/02/09

3.

Sesmako Udala

2021/02/25

4.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

2021/04/12

5.

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2021/04/15

6.

Ingurumen Inpaktuaren Atala

2021/04/19

7.

Nedgia Navarra SA.

2021/03/17

-

Lodosako Udala

Erantzunik ez

-

Compañía Logística de Hidrocarburos SA (CLH).

Erantzunik ez

Aurreko txostenen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

4.–Jasotako alegazioak.

Jendaurrean jartzeko izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:

ALEGAZIOAK

AURKEZPEN EGUNA

1.

Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea.

2021/03/17

2.

Ekologistak Martxan-Ongaitz elkartea.

2021/03/17

3.

Gurelur

2021/03/18

4.

Sustrai Erakuntza fundazioa

2021/03/18

5.

SECEMU

2022/03/22

Alegazioen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

5.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroan haize-parkeetarako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, 2021eko apirilaren 19an Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak M. Torres Desarrollos Energéticos SLri igorri zizkion aurreko txostenak eta alegazioak.

6.–2021eko azaroaren 26an egindako eskaera.

2021eko azaroaren 26an, M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresak idazkia aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, aurretiazko administrazio baimenaren eskaera osatzeko. Horrez gain, eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen, Mendabia, Lodosa eta Sesmako udal mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko "El Oliado" izeneko parke eolikoa eta ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko.

Idazki berean adierazi zuen proiektuan zenbait aldaketa egin zituela; hala, guztizko 16 MW-ko potentziari eutsi zion, baina haize-sorgailuetako bat kendu zuen eta gainerako hirurak birkokatu zituen, ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten lehen izapidean Ingurumen Inpaktuaren Atalak jakinarazitakoari erantzuteko. Era berean, lehen izapide horretan jasotako txostenei eta alegazioei emandako erantzuna erantsi zion idazkiari.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoa ikusita, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikulua betez, proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren bigarrenez.

7.–Jendaurreko informazioaren bigarren tramitea.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen da. Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz, M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresak egindako eskaera 30 egunez jendaurrean jarri zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak. Horretarako, iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko abenduaren 16an, 281. zenbakia), Diario de Navarra egunkarian (2021eko abenduaren 17an) eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean.

Halaber, iragarkia Mendabiako, Lodosako eta Sesmako Udalei igorri zitzaien, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

8.–Ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei eginiko kontsultak.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

8.

Lodosako Udala

2021/12/17

2 bis.

Ondare Historikoaren Zerbitzua

2021/12/20

9.

Mendabiako Udala

2021/12/27

3 bis.

Sesmako Udala.

2022/01/12

10.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2022/01/19

1 bis.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2021/02/04

-

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

Erantzunik ez

-

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Erantzunik ez

-

Nedgia Navarra SA.

Erantzunik ez

-

Compañía Logística de Hidrocarburos SA (CLH).

Erantzunik ez

Aurreko txostenen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

9.–Epez kanpo jasotako txostenak.

Txosten hauek jaso dira epez kanpo:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

6 bis.

Ingurumen Eraginaren Atala

2022/02/16

4 bis.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

2022/03/09

Alegazioen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

10.–Jasotako alegazioak.

Jendaurrean jartzeko bigarren izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:

ALEGAZIOAK

AURKEZPEN EGUNA

3 bis.

Gurelur

2022/01/11

6.

Erriberako Ekologistak Martxan elkartea

2022/01/27

2 bis.

Ongaiz-Zangozako Ekologistak Martxan elkartea

2022/01/28

4 bis.

Sustrai Erakuntza fundazioa

2022/01/28

Alegazioen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

11.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroan haize-parkeetarako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak M. Torres Desarrollos Energéticos SLri igorri zizkion jasotako aurreko txostenak eta alegazioak.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren txostena geroago igorri zen, 2022ko martxoaren 9an.

12.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

2022ko ekainaren 7an, eta ezarritako epearen barruan, M. Torres Desarrollos Energéticos SLk ingurumen inpaktuaren ebaluazioa eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena hasteko eskatu zuen. Eskaerarekin batera, jendaurreko informazioaren bigarren izapidean jasotako alegazio eta txostenen erantzuna aurkeztu zuen.

13.–Jendaurreko informazioaren hirugarren tramitea.

Aurrekoa gorabehera, dokumentazioan egindako aldaketak ikusita eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluarekin bat etorriz, M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresak egindako eskaera hirugarrenez eta 30 egunez jendaurrean jarri zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak. Horretarako, iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2022ko ekainaren 30ean, 129. zenbakia), Diario de Navarra egunkarian (2022ko uztailaren 1ean) eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean.

Halaber, iragarkia Mendabiako, Lodosako eta Sesmako Udalei igorri zitzaien, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

14.–Ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei eginiko kontsultak.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

2 bis bis.

Ondare Historikoaren Zerbitzua

2022/06/30

9 bis.

Mendabiako Udala

2022/07/12

1 bis bis.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2022/07/13

11.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

2022/07/14

5 bis.

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2022/08/08

6 bis bis.

Ingurumen Eraginaren Atala

2022/08/12

8 bis.

Lodosako Udala

2022/08/12

-

Sesmako Udala

Erantzunik ez

-

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

Erantzunik ez

-

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua (Sail ureztatuak)

Erantzunik ez

-

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

Erantzunik ez

-

Nedgia Navarra SA.

Erantzunik ez

-

Compañía Logística de Hidrocarburos SA (CLH).

Erantzunik ez

Aurreko txostenen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

15.–Jasotako alegazioak.

Jendaurrean jartzeko hirugarren izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:

ALEGAZIOAK

AURKEZPEN EGUNA

4 bis bis.

Sustrai Erakuntza fundazioa

2022/08/12

2 bis bis.

Ongaiz-Zangozako Ekologistak Martxan elkartea

2022/08/17

6 bis.

Erriberako Ekologistak Martxan elkartea

2022/08/17

Alegazioen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

16.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroan haize-parkeetarako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak M. Torres Desarrollos Energéticos SLri igorri zizkion jasotako aurreko txostenak eta alegazioak.

17.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2022ko abuztuaren 25ean M. Torres Desarrollos Energéticos SLk dokumentazioa aurkeztu zuen, eta, batetik, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskatu zuen, eta, bestetik, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena emateko eskatu zuen. Dokumentazioan jendaurreko informazioaren hirugarren izapidean jasotako alegazioei eta txostenei emandako erantzuna gehitu zuen.

Emandako dokumentazioa ikusita, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, 2022ko abuztuaren 26an, dokumentazioa Ingurumen Inpaktuaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera igorri zuen, hurrenez hurren.

18.–Ingurumen inpaktuaren adierazpena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 45E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena egin zen "El Oliado" haize-parkearen eta ebakuazio azpiegituraren proiekturako.

Proiektuaren ingurumen inpaktuaren azterketa teknikoa egin ondoren, Ingurumen Inpaktuaren Atalak ondorioztatu du ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozedura behar bezala egin dela, eta proiektua ingurumenaren aldetik bideragarria dela, zenbait baldintzarekin eta zenbait neurri babesle, zuzentzaile eta ingurumena zaintzeko neurrirekin, besteak beste:

–Abifaunaren gaineko eragina minimizatzeko, soinu seinaleak igortzeko proposatutako sistema ez da nahikoa. Horren ordez, haize-sorgailu guztietan jarri beharko dira hegaztiak detektatzeko sistema automatikoak; horiek talkak saihesteko eraginkorrak izan behar dute, eta berehalako geldialdi ekintzak eragiteko gai izan behar dute.

–Obrak eremuan dauden abifauna espezieak ugaltzeko aldi kritikotik kanpo egin beharko dira. Zehazki, ez da obrarik eginen martxoaren 15etik uztailaren 31ra.

–Abuztutik urrira bitartean (biak barne), iluntzetik egunsentira arte, 6 m/s-ra arte atzeratuko da haize-sorgailuen abioa, horiek baitira kiropteroendako aktibitate handieneko egunak eta orduak. Neurri hori berrikusten ahalko da hura aztertzen bada, eta horretarako Biodibertsitatearen Zerbitzuaren aldeko txostena izan beharko da.

–Aireko ebakuazio-linean, gutxienez metro bateko distantzia gorde beharko da euskarriaren gurutzetaren eta eroaleen artean; orobat, eroaleen artean 1,5 m egonen dira. Babes edo maniobra elementuak alderantziz paratu beharko dira, behar adinako tartea utzita euskarriko burualdetik. Nolanahi ere, tentsiodun elementuen arteko lotura zubiak isolatu eginen dira, baita ebakigailu, autobalbula eta lotura-botilak ere, hala badagokio. Isolatzeko erabilitako materialak egokia izan beharko du goi-tentsioko lanetarako eta abifauna babesteko. Silikonazko zinta edo antzekoen erabilera debekatua dago, eta elementu bakoitzerako aurrez formatutako pieza espezifikoak erabiliko dira.

–Linea elektrikoa txoriak babesteko balizen bidez seinaleztatuko da.

–Eraikuntza proiektuak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterketa bat izanen du.

–Ondare arkeologikoaren gaineko eraginei dagokienez, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren jarraibideei jarraituko zaie.

Ebazpen hori 2023ko urtarrilaren 19an jakinarazi zitzaion M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresari, eta ez du inolako eragozpenik jarri.

19.–Lurzoru urbanizaezinean egin daitezkeen jarduerak egiteko baimena.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariaren urtarrilaren 27ko 37E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egitea baimendu zen Sesmako "El Oliado" parke eolikoaren eta lotutako azpiegituren proiekturako, zeinak Mendabiako eta Lodosako udalerriei ere eragiten dien. Horretarako, ebazpen horretan zehazten diren zehaztapenak bete behar dira.

20.–Aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren proposamena.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, espedientean M. Torres Desarrollos Energéticos SL enpresaren gaitasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren ziurtagiria dago.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duen bezala, espedientean jasota dago aipatutako instalazioa konektatzeko balidazioa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk emana, 66 kV-ko "Renfe-Alcanadre" goi tentsioko linea elektrikoaren 135. euskarritik gertu, Sesmako udal mugartean. Sustatzaileak onartu eta bete egin zituen horren baldintza tekniko-ekonomikoak.

Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondotik, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatu du M. Torres Desarrollos Energéticos SLri proiektua gauzatzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea. Hona hemen, laburbilduta, proiektuaren ezaugarriak:

–Parke eolikoa 5,33 MW-ko potentziako hiru haize-sorgailuk osatuko dute, eta honako koordenatu hauek izanen dituzte:

UTM ETRS89 30 N Eremua KOORDENATUAK (EPSG:25830)

AERO.

X koordenatua

Y koordenatua

OLI01

573.533

4.700.479

OLI02

572.862

4.699.515

OLI03

572.471

4.698.927

–20 kV-ko linea baten bidez hustuko du energia, "El Oliado TAE" izeneko 20/66 kV-ko azpiestazio jasotzaileraino. Honako koordenatu hauek ditu:

UTM ETRS89 30 N Eremua KOORDENATUAK (EPSG:25830)

X koordenatua

Y koordenatua

571.686

4.698.473

571.718

4.698.464

571.709

4.698.435

571.678

4.698.445

–Azpiestazio horretatik 66 kV-ra igoko da sortutako energia, eta tentsio maila horretan "El Oliado" ebakitze zentroarekin konektatuko da. Horrek lehendik dagoen 66 kV-ko "Quel - Renfe Alcanadre" aireko linea ebakiko du. Honako koordenatu hauek ditu:

UTM ETRS89 30 N Eremua KOORDENATUAK (EPSG:25830)

X koordenatua

Y koordenatua

571.732

4.698.459

571.715

4.698.406

571.670

4.698.420

571.718

4.698.464

571.709

4.698.435

571.678

4.698.445

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea M. Torres Desarrollos Energéticos SLri energia elektrikoa ekoizteko 16 MW-ko "El Oliado" parke eolikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak instalatzeko, Sesma, Mendabia eta Lodosa udal mugarteetan. Baimena ematen da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 45E/2023 Ebazpenean eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 37E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen menpe.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea instalazioa egiteko, José Luis Ovelleiro Medina industria ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

3. Instalazioak aurkeztutako dokumentazioaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan abifauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

4. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsiatearen Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Ebazpen hau jakinaraztea M. Torres Desarrollos Energéticos SLri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUko Sarean Sartzeko Departamentuari, Nedgia Navarra SAri, Compañía Logística de Hidrocarburos SAri, Gurelur elkarteari, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari, Erriberako Ekologistak Martxan elkarteari, Ongaiz-Zangozako Ekologistak Martxan elkarteari eta Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkarteari (SECEMU), eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzenduta eta espediente zenbakia adieraziz.

8. Ebazpen hau Sesma, Mendabia eta Lodosako Udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea zilegi dela haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 8an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Jasotako txostenak

Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsulten izapideetan jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:

1, 1 bis eta 1 bis bis txostenak.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Proiektuaren azken bertsioari dagokionez, haize-sorgailuen kokapenak errepiderako distantziei buruz ezarritakoa betetzen duela jakinarazi du, eta bete beharreko zenbait baldintza tekniko ezarri ditu. Gogorarazi du sustatzaileak, Foru Komunitateko errepideei eragiten dienez, baimen-eskaerarekin batera, egin beharreko obrak behar bezala zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko duela aipatutako Zuzendaritza Nagusian.

Erantzuna: sustatzaileari txostenak bidali zaizkio, eta horiekin ados dagoela adierazi du.

2, 2 bis eta 2 bis bis txostenak.–Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jendaurreko informazioaren lehen eta bigarren izapideetan jakinarazi zuen proiektuak ez ziola bere eskumeneko ezeri eragiten.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak jendaurreko informazioaren hirugarren izapidean jakinarazi zuen ez dagoela proiektuak ukitu dezakeen aztarnategi arkeologiko katalogaturik, eta aldeko iritzia eman zuen.

3 eta 3 bis txostenak.–Sesmako Udala.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten lehen eta bigarren izapideetan, udalak jakinarazi zuen proiektua bateragarria dela hirigintzako udal planeamenduarekin, ukitu daitezkeen babes lurzoruetan ezarritako salbuespenekin.

4 eta 4 bis txostenak.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten lehen izapidean, zerbitzu horretako Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak aldeko txostena egin zuen, baina zenbait baldintza ezarri zituen abelbideei eta horien zortasun-eremuari dagokienez.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren izapidean, txostena egin zuen, eta aurretik esandakoa berretsi zuen.

Erantzuna: sustatzaileari txostenak bidali zaizkio, eta baldintzak onartzen dituela adierazi du.

5 eta 5 bis txostenak.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

Atalak honako txosten hauek egin ditu:

–0003-OT12-2021-000020 espedientea, 2021eko apirilaren 15ekoa.

–0003-OT12-2020-000177 espedientea, 2022ko abuztuaren 8koa.

6, 6 bis eta 6 bis bis txostenak.–Ingurumen Inpaktuaren Atala.

Atalak honako txosten hauek egin ditu:

–0003-0226-2021-000004 espedientea, 2021eko apirilaren 19koa.

–0003-0226-2021-000088 espedientea, 2022ko otsailaren 16koa.

–0003-0226-2022-000011 espedientea, 2022ko abuztuaren 12koa.

7. txostena.–Nedgia Navarra SA.

Lehenengo kontsulta izapidean jasotako informazioa berrikusi ondoren, Nedgia Navarra SAk adierazi zuen ados zegoela aurkeztutako proiektuarekin. Nolanahi ere, obrak esleitu zaizkion eraikitzaileak inguruko zerbitzu teknikoei jakinarazi beharko die obrak noiz hasiko diren, bai eta egokitzat jotzen dituzten argibideak ere.

Erantzuna: txostena sustatzaileari bidali zaio, eta ez du eragozpenik jarri.

8 eta 8 bis txostenak.–Lodosako Udala.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren eta hirugarren izapideetan, udalak jakinarazi zuen proiektua bateragarria dela hirigintzako udal planeamenduarekin.

9 eta 9 bis txostenak.–Mendabiako Udala.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren eta hirugarren izapideetan, udalak jakinarazi zuen proiektua bateragarria dela hirigintzako udal planeamenduarekin.

10. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresarena.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren izapidean egindako kontsultari erantzunez, dagokion proiektu separatarekin ados zegoela adierazi zuen.

11. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten hirugarren izapidean jakinarazi zuen, erakundearen Informazio Geografikoko Sistemaren arabera, parke eolikoaren poligonala Ebro eta Ega ibaien azpiarro hidrografikoan dagoela, eta, ondorioz, zenbait baldintza ezartzen dituela eta jabari publiko hidraulikoan jarduketak baimentzeko irizpide teknikoak eransten dituela.

Erantzuna: txostena sustatzaileari bidali zaio, eta ez du eragozpenik jarri.

II. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

Jarraian, jendaurreko informazioaren izapideetan jasotako alegazioak laburtzen eta aztertzen dira.

1. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea.

2, 2 bis eta 2 bis bis alegazioak.–Ongaiz-Zangozako Ekologistak Martxan elkartea.

6 eta 6 bis alegazioak.–Erriberako Ekologistak Martxan elkartea.

Horien edukia ia berbera denez, elkarrekin aztertu dira aipatutako elkarteek jendaurreko informazioaren izapideetan aurkeztutako alegazio idazkiak. Honako hau adierazi dute:

1. Nafarroako egoera energetikoa. Oro har, adierazten du parke eolikoak 2030erako Nafarroako Energia Planean energia eolikorako desegokitzat jotako edo ingurumen eta lurralde mugak dituzten eremuetan daudela.

2. Proiektuen inpaktuak.

3. Klima-aldaketaren ondorioak/ekarpena. Proiektuak fase guztietan klima-aldaketan eta CO2 emisioetan eta beste kutsatzaile batzuen emisioetan edukiko duen eragina kuantifikatu beharko litzateke.

4. "El Oliado" parke eolikoaren eta haren ebakuazio linearen inguruneko ingurumen balioak, eta proiektatutako parke eolikoak eta haren ebakuazio lineak izanen dituzten inpaktuak.

5. Energia kontsumoa murrizteko alternatibak; efizientzia energetikoa; autokontsumoa; erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea.

6. Lehendik dauden parkeak indartzea, proiektu berriak saihesteko.

7. Ingurumen erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.

Erantzuna:

Ingurumen edukiari buruzko alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen inpaktuaren adierazpenean.

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izatea dela-eta, proiektuan Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin. Era berean, adierazi behar da 2030erako Nafarroako Energia Planak aurreikuspen orientagarri batzuk biltzen dituela, eta Nafarroak energiaren gaian eramanen duen estrategia markatzen badu ere, ez dela erregelamendu bat.

Bestalde, proiektu hau ezin da hartu "La Lomba" parke eolikoaren zabalkuntzatzat, "El Oliado" parke eolikoak dituen azpiegiturak independenteak direlako eta banaketa sarearen beste lotura puntu batean amaitzen direlako.

3 eta 3 bis alegazioak.–Gurelur.

Alegazioak berberak direnez, jendaurreko informazioaren lehenengo eta bigarren izapidean aurkeztutako idazkiak batera aztertu dira. Gurelurrek honako alegazio hauek egin ditu:

1. Babesgabetasuna; proiektu asko aldi berean argitaratu direnez, horrek ez du aukerarik eman jendaurrean jarritako proiektuak aztertu eta alegatzeko. Horrek urratu egiten ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua, administrazio prozeduran interesdun denaren eskubideei buruzkoa, eta 6. artikuluaren 1. atala. Gobernu irekiaren neurriak, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearenak.

2. Proiektua Nafarroako Gobernuak berak abenduaren 24ko 685/1996 Foru Dekretua eta Nafarroako 2005-2010erako Energia Plana aurrera eramateko erabili zituen ingurumen arloko arrazoien aurkakoa da.

3. Proiektuak urratu egiten du Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/93 Foru Legearen 8. artikulua.

4. Ez dago ingurumen inpaktuaren azterketa eskatzen duten azpiegitura proiektuei buruzko nahitaezko txostenik; zehazki, legegileak eskatutako Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostena.

5. Ez da abifaunaren urteko zikloaren azterketa egin.

Erantzuna:

Ingurumen edukiari buruzko alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen inpaktuaren adierazpenean. Argitu behar da abifaunaren urteko zikloaren azterketa osoa jendaurrean jarri zela jendaurrean jartzeko hirugarren izapidean.

Proiektua jendaurrean hiru aldiz jarri da modu egokian, Nafarroako Gobernuaren gobernu irekiaren argitalpenak barne, eta, beraz, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan eta alegazioan aipatutako arauzko xedapenetan ezartzen dena behar bezala betetzen dela ulertzen da.

Nafarroako Energia Planari dagokionez, aurreko alegazioetan erantzundakora jo behar da.

Azkenik, adierazi behar da espedienteak jasotzen duela nahitaezko txostenak jendaurreko informazioaren hurrengo izapideetan jaso direla. Zehazki, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuari jarraiki, ingurumenaren, lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren, kultura ondarearen, jabari publiko hidraulikoaren eta ukitutako udalen arloko organo eskudunen txostenak jaso dira.

4, 4 bis eta 4 bis bis alegazioak.–Sustrai Erakuntza Fundazioa.

Alegazioak ia berberak direnez, jendaurreko informazioaren izapideetan aurkeztutako idazkiak batera aztertu dira. Sustrai Erakuntza Fundazioak honako alegazio hauek egin ditu:

1. Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako energia egoera aztertzen.

2. Ez da aztertzen proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.

3. Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

4. Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

5. Proiektuak komunitate ekologiko garrantzitsuak hondatuko lituzke ezinbestean.

6. OLI-01 haize-sorgailuak ez du betetzen Sesma udalerriko hirigintzako araudia.

7. Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak ditu faunan.

Erantzuna:

Ingurumen edukiari buruzko alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen inpaktuaren adierazpenean.

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izatea dela-eta, proiektuan Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin. Era berean, adierazi behar da 2030erako Nafarroako Energia Planak aurreikuspen orientagarri batzuk biltzen dituela, eta Nafarroak energiaren gaian eramanen duen estrategia markatzen badu ere, ez dela erregelamendu bat.

Jendaurreko informazioaren lehen izapidean, alegazioek aipatzen dute OLI-01 haize-sorgailuak ez duela betetzen Sesma udalerriko hirigintzako araudia. Jendaurreko informazioaren bigarren izapidean argitaratutako proiektu aldaketekin, zeinak haize-sorgailu horren kokapenari eragiten dioten, alegazio horrek zentzua galtzen du. "El Oliado" parke eolikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektuak, gaur egun, lurzoru urbanizaezinean egin daitezkeen jarduerak egiteko baimena du.

5 alegazioa.–SECEMU.

Jendaurreko informazioaren izapideetan aurkeztutako idazkian, honako alderdi hauei buruzko alegazioak aurkeztu dira:

1. Saguzarren hilkortasuna parke eolikoetan.

2. Saguzarrak parke eolikoen ingurumen inpaktuaren azterketetan.

3. Ingurumen inpaktuaren azterketak kiropteroei dagokienez egindako gogoetak, fauna talde horri buruzko informazio nahikorik ez dagoela argudiatuz.

4. Faunaren gaineko eragin esanguratsuak identifikatzea eta baloratzea; faunari lotutako prebentzio eta zuzenketa neurriak.

5. Ingurumeneko zaintza eta kontrolerako plana.

Erantzuna:

Ingurumen edukiari buruzko alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen inpaktuaren adierazpenean. Argitu behar da abifaunaren urteko zikloaren azterketa osoa jendaurrean jarri zela jendaurrean jartzeko hirugarren izapidean.

Iragarkiaren kodea: F2302131