44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

32/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Irunberriko Udalak aurkeztutako Esku-hartze Publikorako Proiektua (PIP 1 Alfarería plaza) onesten duena.

Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 56. artikuluak ezartzen duenez, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuak onesten ahal ditu esku-hartze publikorako proiektuak lehentasunez birgaitu beharreko eremuen barruan mugatutako eremuetan.

Kasu honetan, Irunberriko Udalak berak sustatu du esku-hartze publikorako proiektua. Hiri-berroneratzerako jarduketa bat da, etxebizitza berri merkeak eraikitzea ez ezik hiri-bilbea hobetzea ere xede duena, Alfarería plazaren inguruan espazio publikoak sortuko baititu eta mugikortasun eta aparkaleku arazoak konpontzeko lagungarria izanen baita. Aurretik, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren martxoaren 25eko 14/2022 Foru Aginduaren bidez, Irunberriko hirigune historikoa lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratu zen.

Proposatutako eremuan (PIP 1 Alfarería plaza) sartuta daude 6. poligonoko 132. lurzatitik 138. lurzatira bitartekoak (Horno kaleko 25.etik 39.era) eta 139. lurzatia (Alfarería plaza).

Esku-hartze publikorako proiektua onesteak laguntza ekonomiko handiagoak eskuratzeko aukera emanen die birgaitze babestuaren kalifikazioa lortzen duten birgaitzeen sustatzaileei, bai eta etxebizitzak berritzeko eta eraikin osoak eraikitzeko ere, sustatzaileak administrazio publikoak edo sozietate publikoak direnean. Laguntza horietarako, sustatuko diren etxebizitza berrien bizigarritasunaren gaineko nahitaezko aldeko txostena eskuratu beharko da.

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 14ko 86/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Irunberriko Udalak aurkeztutako Esku-hartze Publikorako Proiektua (PIP 1 Alfarería plaza).

2. Ebazpen hau igortzea Irunberriko Udalari, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariari eta Eraikuntza Atalari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 26an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2301452