44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04429 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa. Etxean erabiltzeko ur aprobetxamendu baten eskaera, Lekarozen

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Pedro Galarregui Gortari.

Ibai edo errekaren izena: izenik gabea.

Eskatutako emaria: 0,010 l/s.

Tokia: Orabidea auzoa, Lekaroz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

iturburuko hargunea fabrikako kutxatila bat da, 40 x 60 x 40 cm-ko gainezkabide batekin eta PVCzko estalkiarekin. Kutxatila horretatik hazbete bateko kanpoko diametroa duen hodi bat ateratzen da, polietilenozkoa, 1.900 ml egiten dituena zangan sartuta uralitazko 3 m³-ko biltegi bateraino. Biltegian emaria mugatzeko segurtasun-buia bat dago. Biltegiaren aurretik ur kontagailu bat jarriko da. Erregulazio biltegi horretatik polietilenozko hodi bat ateratzen da, 3/4 hazbeteko kanpoko diametroa eta 120 ml-ko luzera duena, etxea hornitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko otsailaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2302337