44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-S-105 Otsagabian arazketa obrak egiteko baimen-eskaera

Otsagabiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Otsagabiko Udala.

Xedea: Otsagabiko arazketa obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Otsagabia (Nafarroa).

Lanen xedea da biodiskoa kentzea eta haren ordez iragazki biologiko berri bat paratzea Otsagabiko hondakin-uren araztegian, bai eta lanei ekin aurretik behin-behineko sarbidea egitea ere. Herriko isurketaren bolumena, gehienez ere, 171.550 m³-koa da urtean, eta honela tratatuko da: arbastatze, lehen mailako dekantazioa zirkuitu itxian funtzionatzen karga handiko iragazki biologikoarekin, lehen mailako iragazki biologikoa, bigarren mailako iragazki biologikoa eta amaierako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2302809