44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Xehetasun-azterketa, Zuñigako Solana kalean. Hasierako onespena

Zuñigako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko otsailaren 12ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zuñigako Solana kalearen eremuan, ofizioz sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zuñigan, 2023ko otsailaren 12an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2302699