44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Jendaurreko informazioa. Partikularren eskaera bazkalekuetan baja emateko

Esako Udalak, 2023ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki du ezen, azken urteetan Esako bazkalekuetan egin diren hobekuntzak eginik (belar-sastraken garbiketa, itxiturak eta abereentzako idoiak egitea), jabeek hilabeteko epea (1) izanen dutela, horietakoren batek ez badu nahi bere lurzatia bazkalekuan egotea, hala idatziz jakinarazteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Bazkalekutik ateratzea erabakitzen duten partikularrek beren lurzatiak hesitu beharko dituzte, eta Udalari itzuli kasu bakoitzean egin diren hobekuntzen kostua. Baja ematean, uko egiten diote parte hartzeari bazkalekuen mozkinen banaketan.

Bazkalekurako larreak laga dituzten lur-jabeen kopurua hain handia izanik, iragarki hau argitaratzen da, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta adierazten da espedientea Esako udaletxean egonen dela jendearen eskura, kontsultagai.

Esan, 2023ko otsailaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2302672