44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Birpartzelazio proiektua, UB-5eko 5. poligonoko 23. lurzatian. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko urriaren 7ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi du birpartzelazio proiektu bat UB-5ean, M.ª Jesús Carretero Urdangarínek sustatua.

Iragarkia 2019ko 277. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, eta jendaurreko aldian inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu.

Hori guztia aditzera ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 177. artikuluak 152. eta 76. artikuluei buruz xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Olaibarren, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2302775