44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Urbanizazio proiektua UE 4.4 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 14ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen urbanizazio proiektu bat Bargotako UE 4.4 unitatean, Bargotako UE 4.4ko Borondatezko Birpartzelaziorako Batzordeak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan, 74. artikuluari loturik, ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bargotan, 2023ko otsailaren 16an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2302794