44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 2. poligonoko 1974. eta 1975. katastro-lurzatietan. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Mutiloako 2. poligonoko 1974. eta 1975. katastro-lurzatietan (Mutiloartea sektoreko 17. lurzatia), Arangurengo Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2302697