44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

2023rako lan publikoaren eskaintza

Igantziko Udaleko alkateak 2023ko otsailaren 15eko 19/2023 Ebazpenaren bidez onetsi du Igantziko Udalaren 2023rako lan publikoaren eskaintza, eta ebazpen horren xedapen zatia honako hau da:

1) Igantziko Udalaren 2023rako lan eskaintza publikoa onartzea, honako lanpostu hau betetzea barne:

–Funtzionarioa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Lanaldia: % 100. Hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz eta B1 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Betetze aurreikuspena: 2023-2024.

2) Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Igantzin, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2302643