2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GOIZUETA
Akats zuzenketa, honako iragarki honena: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onartzen duena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera
Aipatutako iragarkia 2022ko azaroaren 28ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da.
Iragarkian, "Alkatetzaren 2022ko urriaren 21eko Ebazpena... " dioen lekuan,
honako hau esan behar du: "Alkatetzaren 2022ko azaroaren 21eko Ebazpena... ".
Goizuetan, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2302807