44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren urtarrilaren 18ko 49/2023 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko (funtzionario araubidekoak eta C mailakoak, plantillako 11.4 eta 11.6 zenbakidunak). Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzea (funtzionario araubidekoak eta C mailakoak). Bi lanpostuak argitaratu ziren 2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19koan, zeinak onesten baitu Burlatako Udalaren 2022rako plantilla organikoa.

a) 11.6: lanpostu bat barne igoerako txandan, Burlatako Udaltzaingoko kideendako.

b) 11.4: euskara nahitaezkoa (C1): lanpostu bat igoera txanda irekian, ezarritako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako polizia kidego guztietako kideendako.

Barne igoerako txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute igoera txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekiko lehia garbian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Barne igoerako txandan betetzen ez diren lanpostuak betegabe deklaratuko dira, txanda irekian bete gabe gelditu direnak metatuta, horrelakorik baldin bada.

1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Burlatako Udaleko funtzionario eta Udaltzaingoko agente lehen izanen dira. Gizarte segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaie, eta araubide horren babespean geldituko dira.

Deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren funtzionarioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek jasotzen duten eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren sisteman kidetuta baldin badaude, horretan segitzeko edo gizarte segurantzakoan kidetzeko aukera izanen dute.

1.3. Zerbitzu berezietako egoeran deklaratuta dagoen izangaiak, Nafarroako polizia kidegoetako kideak mailaz igotzeko prestakuntza-ikastaroak egin bitartean, jasoko ditu bere jatorrizko lanpostuan aitortuta dauzkan ordainsariak, osorik, deialdia egiten duen administrazio publikoarengandik, egoera horrek dirauen bitartean.

1.4. Izendatzen diren izangaiek izanen dituzte Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

3.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Barne igoerako txanda:

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaz jabetuz geroztik, Burlatako Udaltzaingoaren zerbitzuko agente lanpostuan.

b) Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien balio bereko beste bat edukitzea.

3.1.2. Igoerako txanda irekia.

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzearen egunetik hasita, Nafarroako polizia kidego bateko agente lanpostuan.

b) Udal agenteak: Lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna izatea udal agente lanpostuan, eta egiaztatzea gainditu dutela Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa, beharrezkoa baita polizia izateko.

c) Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

d) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien balio bereko beste bat edukitzea.

e) Euskarazko C1 titulua edo baliokidea izatea, edo maila egiaztatzeko proba egiteko eskatzea eskabidean.

3.2. Bi txandetako izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

4. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Burlatako Udaleko herritarren arretarako bulegoetan eskura daiteke, edo Interneten bidez, https://www.burlada.es/eu/ webgunean edo deialdi hau jasotzen duen aldizkari ofizialetik.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahal dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

4.3. Barne igoerako txandako izangaiek aurkeztu beharreko agiriak, eskabide orriaz gain (Burlatako Udaltzaingoko kideak):

–Burlatako Udaltzaingoko agente lanpostuaren jabetza hartuz geroztik, Udalak ofizioz aurkeztuko du hiru urteko antzinatasuna gutxienez ere baduela frogatzen duen dokumentazioa, baita interesdunaren egoera administratiboari eta egindako eta aitortutako zerbitzuei buruzkoa ere.

–Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak. Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduak administrazio honen esku badaude, esan egin beharko du, eta berariaz adieraziko du zein prozedura zehatzetan dauden.

–3.1.1.c oinarrian eskatutako titulazio akademikoa.

4.4. Igoera txanda irekiko izangaiek aurkeztu beharreko beste agiriak, eskabideaz gain (Nafarroako Polizia kidegoetako kideak eta udaltzainak):

–Organo eskudunak emandako ziurtagiria, interesdunak Nafarroako Polizia kidego bateko kide gisa lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

–Udal agenteek gehituko dute organo eskudunak emandako ziurtagiria, frogatzen duena udal agentearen lanpostuan gutxienez 3 urteko antzinatasuna dutela interesdunek, jabetza hartu zutenetik hasita. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

–Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena interesdunak gainditu duela polizia izateko beharrezkoa den oinarrizko ikastaroa, eskola horrek emandakoa.

–Betebehar hau Administrazioak ofizioz egiaztatuko du, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak deialdia egin duen organoaren aurrean egindako ziurtagiriaren bitartez.

–Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera izangaiak alegatutako merezimenduen frogagiriak.

–3.1.2.c oinarrian eskatutako titulazio akademikoa.

–Euskarazko C1 mailaren titulua edo baliokidea.

4.5. Izangaiek aurkeztu beharko dute dokumentazio jatorrizkoa edo kopia konpultsatua edo behar bezala autentifikatua, indarrean dagoen legeriaren arabera.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, alkateak ebazpena emanen du, kategoriaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.4. Aurreko apartatuetan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira jasoko: udaltzain-agentearen edo udal agentearen zenbakia, Nafarroako zein polizia kidegotakoa den edo zein toki-erakunderi atxikita dagoen, eta zein igoera txandatan aurkezten den.

6. oinarria.–Kategoriaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.

6.1. Mailaz igotzeko lehiaketak hiru aldi izango ditu, lehenbizi lehiaketaldia, gero oposizioaldia eta azkenik trebakuntza ikastaroa, oinarri hauetan adierazten den bezala.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena, eta ebazpen horretan zehaztuko da prozedura osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda behin betiko argitaratuko da zuzenean.

Gainerako probak egiteko iragarkiak web-orrian eta udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.

6.2. Lehiaketaldia (82,50 puntu gehienez).

11.4 lanposturako (euskara nahitaezkoa: C1 maila) lehiaketaldian 80,25 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez 82,50, euskara ez baita merezimendu gisa baloratzen.

6.2.1. Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta behar bezala frogaturiko merezimenduak, eta gehienez ere 82,50 puntu emanen dira:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa, polizia lanarekin zerikusirik badute: gehienez ere 22 puntu.

c) Hizkuntzak jakitea: frantsesa, ingelesa eta/edo alemana, 15 puntu gehienez.

Hizkuntza bakoitzetik (frantsesa, ingelesa eta alemana) gehienez ere 5 puntu lortzen ahalko dira, eta ahozko eta idatzizko C1 maila egiaztatzen dutenek lortuko dituzte. Handik beherako mailak (B2, B1, A2 eta A1) proportzioan baloratuko dira.

d) Euskararen balorazioa: 8,25 puntu gehienez.

Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez ere 8,25 puntu jasoko dira (oposizioko lehiaketaldiko guztizko puntuazioaren %10), eta ahozko eta idatzizko C1 maila frogatzen dutenek eskuratuko dituzte. Handik beherako mailak (B2, B1, A2 eta A1) proportzioan baloratuko dira. Euskarazko proba egin nahi edo titulazioa aurkeztu nahi duten izangaiek, eskabidean azaldu behar dute. Eskabidean titulazioa aurkezteko aukera markatzen bada, titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua erantsiko da harekin batera. Izangaiak eskabidean hautatuko du titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera, baina ezin ditu bi aukerak hautatu.

e) Sariak (2,25 puntu gehienez).

Aurreko apartatuetan alegatu eta frogatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdiko II. eranskineko baremoaren arabera. Lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten den unean alegatu beharko dira merezimenduak, eta agiri bidez frogatu. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

Lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak.

Fase hau bukatutakoan, epaimahaiak Burlatako Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak, eta erreklamazioak aurkezteko 5 egun naturaleko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen arabera komeni zaiena alegatu ahal dezaten.

Behin epaimahaiak ebatzirik behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsiko ditu, eta argitaratuko ditu Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (https://www.burlada.es/eu/).

6.3. Oposizioaldia (220 puntu gehienez).

6.3.1. Proba teoriko-praktikoen fasean ariketa hauek eginen dira:

a) Lanpostuko edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa: 150 puntu gehienez.

b) Txosten psikoteknikoa (70 puntu gehienez).

Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Bazterturik geldituko dira haietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

6.3.2. 6.3.1. apartatuaren a) letran zehaztutako proba teoriko-praktikoak gehienez ere 150 puntu izanen ditu guztira; test motako azterketa bat egin beharko da, 100 galderakoa, III. eranskineko gai zerrendari buruz, galdera bakoitzak balizko hiru erantzun dituela. Galdera zuzen bakoitzeko 1,5 puntu emanen dira, eta oker bakoitzeko 0,5 puntu kenduko.

Proba hau baztertzailea izanen da eta, gainditzeko, gutxienez ere 75 puntu lortu beharko dira.

6.3.3. Nafarroako Administrazio Publikoaren Psikologia Aplikatuaren Atalak, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa egin ondoren, gainditzen duen izangai bakoitzari buruzko txosten psikoteknikoa eginen du. Horretan, baloratuko du izangai bakoitza deialdiaren xedeko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien.

Unitate horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarendako.

Proba hau ez da baztergarria izanen eta 0tik 70 puntura baloratuko da.

6.4. Proba teoriko-praktikoak amaitu ondoren, izangaiek lortutako puntuazioak paratuko ditu epaimahaiak Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (https://www.burlada.es/eu/), eta 5 egun balioduneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena erreklama eta alega dezaten balorazio horri buruz.

Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, epaimahaiak Burlatako Udalaren iragarki taulan eta https://www.burlada.es/eu/ udal webgunean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldian eta proba teoriko-praktikoen fasean ateratako puntuazioen guztizkoak dituena.

Berdinketarik bada, lehenetsiko dira administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasun onarturik handiena dutenak. Horrekin ere berdinketak baldin badirau, lehiatzaile zaharrenaren alde joko da.

7. oinarria.–Trebatzeko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan.

7.1. Zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa.

Burlatako Udaltzaingoko agente lehena izateko ikastaroa egiteko, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak emanen baitu, hautaketa-prozedura gainditu duten eta eman beharreko lanpostu hutsen kopuruan sartzen diren izangaiek dagokien Nafarroako Administrazio Publikoari eskatuko diote zerbitzu berezietako egoera deklaratzeko, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Trebakuntza ikastaroa egiteko onartutakoen zerrendarekin batera adieraziko da ikastaroa zer toki, egun eta ordutan hasiko den.

7.2. Izaera baztertzailea.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako prestakuntza-ikastaroa baztertzailea da. Ikastaroa bukatutakoan, izangaiei "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie, eta azken horiek ezin izanen dira izendatu, baztertuak izanen baitira.

Trebakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, eta Eskolak berak erabakitzen duena iraunen du.

7.3. Ikastaroa bukatutakoan, izangaia jarduneko egoerara itzuliko da berehala, zerbitzu berezietako egoeran deklaratu zenean zuen lanpostura.

Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaiaren gizarte aurreikuspeneko sisteman, segituko baitu jatorrizko lanpostuan zuenarekin.

Zerbitzu berezietako egoeran deklaratuta dagoen izangaiak, Nafarroako polizia kidegoetako kideak mailaz igotzeko prestakuntza-ikastaroak egin bitartean, jasoko ditu bere jatorrizko lanpostuan aitortuta dauzkan ordainsariak, osorik, deialdia egiten duen administrazio publikoarengandik, egoera horrek dirauen bitartean.

Izangaiek beren jatorriko administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazten diren alderdien gainekoa, eta hartan zehaztuko da trebakuntza ikastaroa hasteko dataren aurreko hilean kontzeptu horiengatik jasotakoa.

Zerbitzu berezietako egoera bukatutakoan, aurreko apartatuan aipatutako lansari-erregimena izateari utziko zaio, eta horrek ez du ekarriko eskuratutako eskubiderik, ez eskubide pasiborik sortuko, ezta deialdiko lanpostuaren ondoriozko inolako eskubiderik ere.

8. oinarria.–Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

8.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Ander Carracón Erice, Burlatako Udaleko alkateordea.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

1. epaimahaikidea: Mikel Astiz Azagra, Burlatako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

2. epaimahaikidea: Alfredo Ondarra Ramos, Tafallako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

3. epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

Epaimahaikide idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

Epaimahaia eratuko da epaimahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago.

8.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

8.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

9. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

Prestakuntza-ikastaroa bururatu ondoan, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak giza baliabideetako zuzendariari igorriko dizkio izangaiek prestakuntza-ikastaroan lortutako kalifikazioak, izendatu ditzan eta lanpostu hutsak banatu diezazkien.

10. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Burlatako Udaltzaingoko funtzionario eta agente lehen izendatuko ditu mailaz igotzeko lehiaketa gainditu duten izangaiak, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

10.2. Izendatutako izangaiek karguaren jabetza hartuko dute haien izendapenean erabakitzen den egunean. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek igoerarako eskubidea galduko dute.

11. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.

Burlatako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Datuak beste toki-erakunde, sozietate publiko, partzuergo edo beste edozein organismo publikori laga dakizkieke, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:

"Datuen tratamendua beharrezkoa da eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleituriko botere publikoen izenean".

aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Emaitzak udalaren webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzenak ez badira zuzentzeko, datuak ezabatzeko eskatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta gainerako eskubideez baliatzeko; horretarako helbide honetara jo beharko dute: Burlatako Udala. Larrainetako plaza, 31600 Burlata (Nafarroa). Telefonoa: 948 23 84 00. Helbide elektronikoa: dpd@burlada.es.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, pribatutasun-politikaren atalean.

12. oinarria.–Jarduneko lehen agenteak.

Prozesutik ateratzen den zerrendatik, lehentasun-ordenaren araberako zerrenda bat sortuko da, lortutako puntuazioaren arabera, jardunean izendatuko dituzten agente lehenen lanpostuak betetzeko.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2023ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa)

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/DownloadFile.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (35 puntu gehienez).

1. Nafarroako polizia kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu polizia edo agente lanpostuan.

2. Nafarroako polizia kidego batean, bitarteko langile gisa eta deialdiko lanpostuan egindako urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3. Administrazio publiko baten bestelako segurtasun indar eta kidegoetan, lanpostu finkoan egindako zerbitzuak: 1,50 puntu polizia edo agente lanpostuan.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horiek kontatuko dira egoera horietan sartu aurretik zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (21 puntu gehienez).

1. Parte hartzea erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta 10 puntu gehienez.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu baten balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.

5. Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: hiru (3) puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, Espainiakoa edo nazioartekoa den ere.

6. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: bi (2) puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

7. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: lau (4) puntu gehienez ere.

8. Doktore edo lizentziatu gradua, deialdian eskatutako titulazioari buruzkoa: bi (2) puntu gehienez ere.

9. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: lau (4) puntu gehienez ere.

Oharra B) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira. Inola ere ez dira baloratuko agente lehenaren lanpostua eskuratzeko prestakuntza-ikastaroak.

C) Hizkuntzak jakitea: ingelesa, frantsesa eta alemana (gehienez ere: 15 puntu):

1. Ingelesez, frantsesez eta alemanez jakiteagatik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez:

a) A1 maila: 1 puntu.

b) A2 maila: 2 puntu.

c) B1 maila: 3 puntu.

d) B2 maila: 4 puntu.

e) C1 maila: 5 puntu.

Tituluak eta ziurtagiriak baloratuko dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera. Maila horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Gorengo mailari dagokion puntuazioa emanen da, ez dira inola ere batuko hizkuntza bereko bi mailatako edo gehiagotako puntuak.

D) Euskararen balorazioa: 8,25 puntu gehienez.

Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez ere 8,25 puntu jasoko dira (oposizioko lehiaketaldiko guztizko puntuazioaren %10), eta ahozko eta idatzizko C1 maila frogatzen dutenek eskuratuko dituzte. Handik beherako mailak (B2, B1, A2 eta A1) proportzioan baloratuko dira. Euskarazko proba egin nahi edo titulazioa aurkeztu nahi duten izangaiek, eskabidean azaldu behar dute. Eskabidean titulazioa aurkezteko aukera markatzen bada, titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua erantsiko da harekin batera. Izangaiak eskabidean hautatuko du titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera, baina ezin ditu bi aukerak hautatu.

E) Sariak (gehienez ere 2,25 puntu):

1. Zerbitzu goraipagarrien plaka: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu goraipagarrien dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko esker onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker on pribatuagatik: 0,25 puntu.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

2.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

3.–Prozedura Kriminalari buruzko Legea. Prozedura Kriminalaren Legea: I. liburua: IV. titulua: Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak egikaritzea. II. liburua: I. titulua: Salaketa, III. titulua: Polizia judiziala, V. titulua: Delitua egiaztatzea eta delitugilea nor den ikertzea. VI. titulua: II. kapitulua: Atxiloketa eta IV. kapitulua: Defentsa-eskubidearen egikaritza, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua, eta VIII. titulua: Toki itxian sartu eta hori miatzea; liburuak eta paperak miatzea; eta idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.

4.–Zigor Kodea: III. titulua: Lesioak. VI. titulua: Askatasunaren aurkako delituak; II. kapitulua: Mehatxuak; III. kapitulua: Derrigortzeak. VII. titulua: Sexu-askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituak. IX. titulua. Sorospen-eginbeharra ez betetzea. XIII. titulua: Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak: Ebasketak, Lapurretak, Ibilgailua erabiltzeko lapurreta eta ebasketa, Usurpazioa, Iruzur egitea. XVII. titulua. Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak; III. kapitulua: Herri-osasunaren aurkako delituak; IV. kapitulua: Trafiko-segurtasunaren aurkako delituak. XVIII. titulua: Faltsutzeak; II. kapitulua: Agiri-faltsutzeak, 1. atala: Agiri publikoak, ofizialak, merkataritza-agiriak eta telekomunikazio-zerbitzuen bidez bidalitako idatz-agiriak faltsifikatzea. XXII. titulua: Ordena publikoaren aurkako delituak; II. kapitulua: Agintaritzaren aurkako atentatuak, agintaritzaren agenteen eta funtzionario publikoen aurkako atentatuak, eta jarkitzea eta desobeditzea.

5.–Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina. 2015eko 261. Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 31koa).

6.–Burlatako udal mugartean aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituen udal ordenantza. (2016ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa).

7.–Udal ordenantza, ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena (2016ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 11koa).

8.–Udalaren ordenantza, Burlatako udal mugartean animaliak edukitzeari buruzkoa.

9.–Udalaren ordenantza, Burlatako merkataritza ez-egonkorra arautzen duena.

10.–Tokiko jabari publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta plataformak jartzeko baldintzak (798/2021 Ebazpena, 2021eko uztailaren 15ekoa).

Oharra: Gai guztiak baloratuko dira jarraikiz deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari; nolanahi ere, egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahal ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L2302803