44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 92/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonei. Foru agindu horren bidez onetsi zen Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana, 2021-2023 aldirako.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Nafarroako Foru Komunitateko funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetan eskolatutako ikasleen guraso batzuek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 92/2021 Foru Aginduaren aurka. Foru Agindu horren bidez onetsi zen Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana, 2021-2023 aldirako.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2023ko otsailaren 17an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2302821