44. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2023 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Landareen Operadore Profesionalen Erregistroan (ROPVEG) ES15310184 kodearekin inskribatutako ekoizlearen titulartasuna Jaizkibel García Salvatierrari ematea baimentzen duena.

Viveros Urnia operadore profesionalak, Landareen Operadore Profesionalen Erregistroan (ROPVEG) ES15310184 kodearekin inskribatutakoak, eskatu du ekoizlearen titulartasuna aldatzea, Jaizkibel García Salvatierra titular berriari emateko.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaeraren arrazoiak bidezkoak direla eta aurkeztu den dokumentazioa aski dela. Horrenbestez, egoki da eskatutakoa betetzea, hori guztia Landareen eta Landare Produktuen Operadore Profesionalen Erregistroari buruzko (ROPVEG) azaroaren 30eko 1054/2021 Errege Dekretuarekin eta Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ziurtatzeko Erregelamendua arautzen duen otsailaren 21eko 208/2003 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea Landareen Operadore Profesionalen Erregistroan (ROPVEG) ES15310184 kodearekin inskribatutako ekoizlearen titulartasuna Jaizkibel García Salvatierrari ematea.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 2an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2301863