42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Tokiko ehiza-barrutia eratzea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Erriberriko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko lurrak: Erriberriko udal-mugartea, "La Plana" NA 10.193 ehiza-barruti pribatuko lurrak izan ezik.

Erriberrin, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2302641