2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Behin-behineko baimena ematea Basongaitz parajeko 1. poligonoko 10. lurzatiaren M azpilurzatiko nekazaritza-biltegiari
Legardako Udalak, 2023ko otsailaren 10 egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Behin-behineko baimena ematea Legardako Basongaitz parajeko 1. poligonoko 10. lurzatiaren M azpilurzatiko nekazaritza-biltegiari, jarraikiz xedatutakoari Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 207.6 artikuluan.
2.–Behin-behineko baimenak urtebeteko iraupena izango du, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 9.a) eta 9.b) artikuluetan jasotako kasuren bat gertatzen ez bada.
3.–Behin-behineko baimenak berekin ekarriko du ezen, ondorioak dituen bitartean, nekazaritza-biltegia dagoen egoeran mantenduko dela eta antolamenduz kanpokoak diren eraikinetarako aurreikusita dagoen araubidea aplikatuko zaiola.
4.–Behin-behineko baimena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta banaka jakinaraztea ukituta gerta daitezkeen pertsona eta administrazioei.
Legardan, 2023ko otsailaren 14an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2302550