2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Eraikuntzari buruzko ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Igantziko Udalak, 2023ko otsailaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du eraikuntzari buruzko ordenantzako 99. artikuluaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Igantzin, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2302622