1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
9/2023 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez garatzen Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probei dagozkien epaimahaiei buruzko alderdiak, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta aldatzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpena (ebazpen horren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako, eta haietan izena emateko egutegia zehazten, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako).
Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emandako abenduaren 29ko 315/2020 Ebazpenaren bidez, dei egin zen Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako. Ebazpen horretan honako hauek zehazten dira, besteak beste: ebazpen horren xede diren lanbide moduluak eta heziketa zikloak, modulu bakoitzeko plazen kopurua, probetarako kokaleku izanen diren ikastetxe publikoak, inskripzio, onarpen eta matrikulazio prozesuaren egutegia, bateraezintasunak eta baliozkotzeak barne.
Ekainaren 27ko 76/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, ebaluazio batzorde bat eratuko da heziketa ziklo eta zentro bakoitzerako, irizpide nagusitzat harturik deialdiaren xedeko lanbide modulu bakoitza irakasle arduradun bakar bati esleitzea, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko dira horiek. Halaber, Erizaintzako Zainketa Lagungarrien heziketa ziklorako koordinazio batzorde bat eratuko da; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu hura osatuko duten batzordeburua eta hiru batzordekide, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko da.
Bestalde, abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren 3. eranskinean proba libreen deialdiaren egutegia ezartzen da. Horko bi data, informazio saioarena eta proben garapenarekin lotutako informazioa argitaratzekoa, aldatu behar dira deialdia behar bezala garatzeko; era berean, probak egiteko egutegia argitaratu behar da.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" heziketa-zikloko proben koordinazio batzordeari eta ebaluazio batzordeari buruzko alderdiak arautzeko emaniko aldeko txostena aztertu da, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Errege Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Modulu bakoitzaren arduradunak izanen diren irakasleak izendatzea, kontuan izanik, halaber, Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deialdia izan duten heziketa ziklo bakoitzerako ebaluazio batzordeetako batzordekideak ere izanen direla irakasle horiek. Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 1. eranskinean dago.
2. "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi mailako heziketa zikloan Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko proba libreak gauzatzeko koordinazio batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea. Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 2. eranskinean dago.
3. Abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren 3. eranskina aldatzea, informazio saioaren datari eta proben garapenarekin lotutako informazioa argitaratzeko datari dagokienez, honela:
Honako hau dioen tokian:
JARDUKETA | EGUNAK |
Proben nondik norakoari buruzko informazio saioa (ikastetxe bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren arabera) | 2023ko martxoaren 17an edo 18an |
Proben nondik norakoari buruzko informazioa argitaratzea (ikastetxe bakoitzak zehazten duen egutegiaren arabera) | 2023ko martxoaren 17an edo 18an |
Honako hau behar du:
JARDUKETA | EGUNAK |
Proben nondik norakoari buruzko informazio saioa (ikastetxe bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren arabera) | 2023ko martxoaren 16a edo 17a |
Proben nondik norakoari buruzko informazioa argitaratzea (ikastetxe bakoitzak zehazten duen egutegiaren arabera) | 2023ko martxoaren 16a edo 17a |
4. Abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren bidez deitutako probak egiteko egutegia ezartzea heziketa ziklo, lanbide modulu eta ikastetxe aztertzaile bakoitzerako, ebazpen honen 3. eranskinean zehaztutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau eta 3. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko otsailaren 9an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
3. ERANSKINA
Probak egiteko egutegia
Heziketa zikloa, ikastetxea, modulua eta datak:
Heziketa zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak.
Ikastetxeak:
–Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa (ESTNA)
–Lizarrako IIP
–ETI IBP
MODULUA | PROBAREN DATA |
Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa | 2023ko martxoaren 30a |
Laguntza odontologikoaren eta estomatologikoaren teknikak | 2023ko apirilaren 4a |
Lan-inguruneko harremanak | 2023ko apirilaren 20a |
Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena | 2023ko apirilaren 27a |
Erizaintzako oinarrizko teknikak | 2023ko maiatzaren 4a |
Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa | 2023ko maiatzaren 11 |
Lanerako prestakuntza eta orientabideak | 2023ko maiatzaren 18a |
Lantokiko prestakuntza | Hiruhilekoan zehar |
Heziketa zikloa: Osasun larrialdiak.
Ikastetxea:
–Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa (ESTNA)
MODULUA | PROBAREN DATA |
Oinarrizko patologiak eta anatomofisiologia | 2023ko martxoaren 30a |
Osasun logistika larrialdietan | 2023ko apirilaren 4a |
Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan | 2023ko apirilaren 18a |
Telelarrialdia | 2023ko apirilaren 20a |
Lanerako prestakuntza eta orientabideak | 2023ko apirilaren 25a |
Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak | 2023ko apirilaren 27a |
Osasun ekipamendua | 2023ko maiatzaren 4a |
Eriak ebakuatu eta lekualdatzea | 2023ko maiatzaren 9a |
Enpresa eta ekimena | 2023ko maiatzaren 11 |
Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak | 2023ko maiatzaren 16a |
Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan | 2023ko maiatzaren 18a |
Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan | 2023ko maiatzaren 25a |
Lantokiko prestakuntza | Hiruhilekoan zehar |
Heziketa zikloa: Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea.
Ikastetxea: Hezitzaile Eskola II.
MODULUA | PROBAREN DATA |
Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta antolatzea | 2023ko martxoaren 28a |
Gizarte trebetasunak | 2023ko martxoaren 30a |
Komunikaziorako laguntza | 2023ko apirilaren 18a |
Osasun laguntza | 2023ko apirilaren 20a |
Lanerako prestakuntza eta orientabideak | 2023ko apirilaren 25a |
Laguntza-harremana | 2023ko apirilaren 27a |
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak | 2023ko maiatzaren 3a |
Etxeko laguntza | 2023ko maiatzaren 10a |
Arreta higienikoa | 2023ko maiatzaren 17a |
Enpresa eta ekimena | 2023ko maiatzaren 24a |
Telelaguntza | 2023ko maiatzaren 31 |
Arreta eta laguntza psikosoziala | 2023ko ekainaren 7a |
Lehen sorospenak | 2023ko ekainaren 14a |
Lantokiko prestakuntza | Hiruhilekoan zehar. |
Iragarkiaren kodea: F2302513