4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3275/2022 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 54E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; deialdia 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan.

2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8koan, deialdiaren I. eranskinean zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Martxoaren 23ko 638E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Apirilaren 29ko 907E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2002ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1010/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, izendapen proposamen osagarri batzuk sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Bigarren izendapen osagarria egin ondoren, borondatezko eszedentzia eman zitzaien, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai hauei: Paula Gutiérrez Pascual andrea, Miguel Castro Neira jauna, María Martínez Díez andrea eta Amaya Zurutuza Auzmendi andrea; izan ere, denak ari ziren une horretan zerbitzu finkoak ematen administrazio publiko honetan edo beste batean.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da lanpostu hutsak betetzea txanda irekian gainditu zutenen zerrendako hurrengo izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, argitaratu zen hirugarren izendapen osagarria egiteko proposamena izangai hauen alde: María Claver Buesa andrea, Amaia Erramuzpe Aliaga andrea, Miren Edurne Ridruejo Escuin andrea eta Teresa Martínez Boyero andrea.

Izendapen proposamen osagarrian sartutako izangai guztiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta hartan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izangai horiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko: María Claver Buesa andrea, Amaia Erramuzpe Aliaga andrea, Miren Edurne Ridruejo Escuin andrea eta Teresa Martínez Boyero andrea, den-denak txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko abenduaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANP.

ZK.

LANPOSTUA

ZENTROA-UNITATE ORGANIKOA

HERRIA

EUSKARAZ JAKIN

BEHARRA

IREKIA

CLAVER BUESA, MARÍA

65084

OOLTko MEDIKUA TUT

CORELLAKO OOLT

CORELLA

IREKIA

ERRAMUZPE ALIAGA, AMAIA

60983

OOLTko MEDIKUA

OOL: ALTSASUKO OOLT

ALTSASU

EB2

IREKIA

RIDRUEJO ESCUIN, MIREN EDURNE

70710

OOLTko MEDIKUA

TUT: TUTERA MENDEBALDEKO OOLT

TUTERA

IREKIA

MARTINEZ BOYERO, TERESA

69918

OOLTko MEDIKUA TUT

CORELLAKO OOLT

CORELLA

Iragarkiaren kodea: F2217463