4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Los Arcosko Udalak Los Arcosko udalerriko Bape Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hautatu nahi du; horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat.

Los Arcosen, 2022ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2216739