4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmena sinatzea. Jendaurreko informazioa

Corellako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmen bat, honako hauen artean: batetik, Corellako Udala, eta, bestetik, Actividades de Construcción y Rehabilitación, Grupo Goialde SL, (ACR).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko informazioaren tramitean ez baldin bada erreklamaziorik aurkezten, erabakia behin betikoa izanen da, eta, beraz, espedienta igorriko da, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuan eskumena duen departamentura, behin betiko onespena eman dakion.

Corellan, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2217316