39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04358 NL/sr. Lesakan ur aprobetxamendua egiteko eskaera

Eskatzailea: ArcelorMittal España SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Ontsalea putzuak, biltegia eta gas-instalazioa.

Eskatutako emaria: 4,97 l/s-ko batez besteko emaria (43,5 l/s-ko uneko emari maximoa).

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: industria-erabilera eta erabilera sanitarioa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ontzalea putzuko ur-bilketak bi ponpa ditu: batek ura igotzen du erabilera sanitarioetarako erabiltzen den araztegiraino, eta besteak industria-erabilerarako ura igotzen du P600 instalazioan. Biltegiko putzuan ponpa bat dago erreserban, P600 instalazioa hornitzeko. Eta gas-instalazioko putzuan bi ponpa daude (erreserbako bat), eta handik bulkatzen da ura erabilera sanitarioetarako edangarri bihurtzeko instalazioraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko otsailaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2302082