39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04492. JV/oc. Beran obrak egiteko baimen-eskaera

Eskatzailea: Berako Udala.

Helbidea: Herriko Etxea plaza 1 - 31780 Bera (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Sastrako erreka.

Tokia: Bera.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra horiekin, Eztegara pasealekuaren eta Matzada kalearen arteko hiri-lotura eginen da, oinekoentzat eta ibilgailuentzat. Jarduketak hauek dira:

–Institutuarekin muga egiten duen aparkalekuko zorua berritzea.

–Eztegara pasealekuko egungo plataformaren zabalera egokitzea eta zoladura berritzea: gutxienez 1,80 m-ko espaloiak eta zirkulazioaren noranzko bikoitzeko 6,60 m-ko galtzada.

–Matzada kalea luzatzea, Eztegara pasealekuarekin bat egin arte. Horretarako, plataforma bat sortuko da, eta haren betelanetan zatirik handiena hormigoi armatuzko horma prefabrikatuek osatuko dute.

–Sastra errekaren gainean zubi bat egitea, 10,38 m-ko argiarekin, RPI 60/50 motako T habe alderantzikatuekin egindako ohol batez osatua, hormigoi prefabrikatuzkoa, hurrenez hurren 2,70 m-ko eta 4,54 m-ko altuerako hormigoi prefabrikatuzko estribuen gainean bermatuak, eta hormigoi armatuzko zimenduak in situ, 11,44 x 3,40 x 0,70 m-koa eta 11,44 x 5,20 x 0,80 m-koa. 500 urteko uraldiarekiko babesa 4 metrokoa da, eta horrek esan nahi du aise betetzen duela Uren Legeak ezarritako baldintza.

–Lehen deskribatutako bide berriaren elkargunea sortzea, Eztegara pasealekuko goiko tartearen jarraipenarekin.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, hogei egunez, eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten epe horretan, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko otsailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2302046