39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-O-1577.
Allozko urtegian aisialdirako bide bat egokitzeko eskaera

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Xedea: Aisialdirako bidea.

Ur-ibilgua: Riosalado ibaia, Ubagua ibaia.

Alderdia: Allozko urtegia.

Udalerria: Gesalatz (Nafarroa) - Deerri (Nafarroa).

Oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide bat egokituko da, 29,9 km luze eta 3 m zabal dena, Allozko urtegiaren inguruan, seinaleak eta hiri-altzariak jarrita, eta lau begiratoki egokituko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko urtarrilaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2301986