39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko 2023ko deialdiarena

DDBN (Identif.): 675709.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/675709).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzak arautzea.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Deialdi honek 2023. urtean zehar egiten diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.

–Oinarri arauemaileak. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea 675709) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://www.sakana-mnak.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak egiteko epea 2023ko martxoaren 31 artekoa izango da, 2023. urteko 1. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; ekainaren 30 artekoa, 2023. urteko 2. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; urriaren 31 artekoa, 2023. urteko 3. eta 4. hiruhilekoei dagozkion dirulaguntzetarako.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 13an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2302360