39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 675680.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/675680).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskalgintzari eta euskara sustatzeko jarduerei diruz laguntzeko modua arautzea.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko helburua duten egitasmoak zein euskararekiko jarrera hobetzekoa dutenak. Zehazkiago, honako hauek dira diruz lagunduko diren egitasmoak:a) Ezagutzatik erabilerarako jauzia egitea helburu duten egitasmoak. b) Euskara ez dakiten euskal herritarrak euskarara hurbil daitezen helburu duten egitasmoak.c) Euskararen ondarea jaso, gorde edota hedatzea helburu duten egitasmoak. d) Euskararen hainbat alderdi aztertzea helburu duten jardunaldiak. e) Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edoelkarteak omentzeko egitasmoak. f) Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak. g) Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak. h) Euskarazko sormen kulturala bultzatzea helburu duten egitasmoak (hitzaldiak,erakusketak, kontzertuak, antzerki-emanaldiak eta lantegiak). i) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak. j) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 675680) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://www.sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 5000 euro.

–Aurkezteko epea: deialdia argitaratzen denetik 2023ko martxoaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 13an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2302356