39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Lezaungo Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Lezaun, Errezu, Azkona eta Erendazu (Deierriko 18. poligonoa eta Deierriko 31. poligonoa).

Lezaunen, 2022ko azaroaren 9an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2302142