39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROKO KONTZEJUA

4. poligonoko 30. lurzatiaren mugaketa administratiboari buruzko jendaurreko informazioa

Jakinarazten dizut Erroko Kontzejuak, 2023ko otsailaren 9ko ezohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela gai-zerrendako puntu bakarrean:

1. 2023ko urtarrilaren 25ean emandako apeo-akta okertzat jotzea.

2. Erroko 4. poligonoko 30. lurzatia mugatzeko espedientean lur-neurketa egiteko data berria jakinaraztea. 2023ko martxoaren 21ean izanen da, 10:00etan, Erroko 4. poligonoko 30. zenbakiko katastroko partzela berean.

3. Erroko 4. poligonoko 30. lurzatiaren katastroko titularrei eta Erroibarko Udalari erabaki honen berri ematea.

4. Erabaki hau NAOn eta Kontzejuko iragarki-taulan argitaratzea.

Erabaki honi dagokionez, kasuari dagokion espedientea eta peritu-txostena eskuragarri egonen dira Erroko Kontzejuko idazkariarekin harremanetan jarriz.

Erron, 2023ko otsailaren 9an.–Kontzejuko burua, Pablo Itulain Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L2302275