39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2023an jarduera soziokulturalak antolatzeko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 675631.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/675631).

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsia 2023ko otsailaren 13an.

A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea edo ordezkaritza iraunkorra izanik, Udalaren intereseko jarduera edo zerbitzu soziokulturalak egiten dituztenak. Eta helbidea Barañainen izanik edo ez, alor soziokulturalean udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

B) Xedea: antolatzea musika, antzerkia, zinema, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak eta justizia sozialeko balioak sustatzen dituzten programa, proiektu eta jarduera artistikoak, eta bultzatzea bertako aldarrikapen soziokulturalak, deialdi honen xedearekin bat datozen helburuak dituzten izaera soziokulturaleko jarduera guztiak barne. Barañaingo Udalak antolatutako jardueretan soilik parte hartzen duten erakundeen ekintzak hortik kanpo geratuko dira.

C) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 22.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 laneguneko epean (azken laneguneko 23:59ak baino lehen, eta, pertsona fisikoen kasuan, Barañaingo Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan aurkezteko aukeraz baliatzen badira, azken laneguneko 14.00ak baino lehen).

Barañainen, 2023ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2302346