39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Añorbeko Udalak, 2023ko otsailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hilabeteko epea irekitzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea izan uste dutenek laborantzako herri-lurzatien herritarrendako aprobetxamendua eska dezaten, bai lehentasuna duten herritarrendakoen sailean bai adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduen sailean; horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan ezarritako baldintzak bete eta horietan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Añorben, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2301927