39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

22-02407 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

Iragarki honen bidez jakinarazten da Diego-Félix Nogales Cachok 22-02407 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Tokiko Gobernu Batzordearen 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, deialdi bat onetsi zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Errekurtsoaren bidez eskatzen da euskararen ezagutza kentzeko 46007 zenbakidun lanpostuko (obretako langilea) merezimendu-lehiaketan onartua izateko baldintza gisa.

Horregatik, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen uzi horiei kontra egiteko, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udaleko Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2302291