39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

22-02364 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

Iragarki honen bidez jakinarazten da Beatriz Beorlegui Navarlazek 22-02364 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta (Iturrama kalea 10 –Eskiroz kaleko sarrera– PK 31007 Iruñea) Vianako Udalaren erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, deialdi bat onetsi zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2302344