39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 17ko Erabakiaren aurka, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Felipe Sota Hernandezek berraztertzeko errekurtsoa jarri du, Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 17ko Erabakiaren bidez lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka. Deialdia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko prozesu berezien barnean sartzen da, eta 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, alegazioak egin ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten, Tafallako erregistro orokorrean (Nafarroako Frantzisko plaza 5), erregistro elektroniko orokorrean, Tafallako Udalaren web-orriaren bidez (https://sedeelectronica.tafalla.es/eu/carpeta-ciudadana), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarri den errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute, lehen aipaturiko bideak erabiliz, jarritako berraztertzeko errekurtsoa bidal dakiela. Eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.

Tafallan, 2023ko otsailaren 7an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2302264