39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldaketa, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortze-tasari dagokion 2022rako lan publikoaren eskaintzaren onespenean (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Aldaketa onesten duen erabakiaren aurkako 22-2068 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa

Iruñeko Udalak, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen barnean, 2022rako egin duen lan eskaintzaren aldaketaz ari garela, Francisco Javier Latasa Apezteguíak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 26an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez aldatzen baita 2022rako lan publikoaren eskaintza, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen barnean (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Erabaki hori 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz xedatutakoari urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2023ko otsailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2302381