39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2022ko abenduaren 19an emandako 438/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezaten Cortesko Udalaren zerbitzura. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean.

Alkatetzak otsailaren 9an emandako 42/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen adierazitako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Horrenbestez,

EBATZI DUT

Lehena.–Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoaren arabera onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda deialdi honetarako: zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, funtzionarioen araubidean jardun dezaten Cortesko Udalaren zerbitzura (deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean):

Onartuak:

1.–ALCUSÓN LASHERAS, IBÁN

2.–CABREJAS AIBAR, FRANCISCO JAVIER

3.–CATALÁN ALLUE, DARÍO

4.–HERNÁNDEZ BARRANCO, HÉCTOR

5.–JIMÉNEZ CASTRO, JESÚS

6.–PÉREZ BURGOS, ALBERTO

7.–RECIO ZARDOYA, VÍCTOR

8.–RODRIGO VICENTE, ALFONSO

9.–ROIG GIL, FRANCISCO JAVIER

10.–SÁNCHEZ REDRADO, LUIS

11.–SÁNCHEZ VILLAFRANCA, JUAN MIGUEL

Baztertuak:

Bat ere ez.

Bigarrena.–Aurreneko proba egiteko, 2023ko apirilaren 3a ezartzea, astelehenarekin, 09:30ean, Cortesko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Duques de Miranda plaza 4, Cortes). Galdera laburrak edo test motakoak izanen dira. Proba eguna baino lehenago argitaratuko dira proba egiteko jarraibideak, Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/bef5427c-1f8b-4f45-ae7e-0b7e80b48d40/.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/bef5427c-1f8b-4f45-ae7e-0b7e80b48d40/.

Laugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2302271