39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Akatsa atzeman da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 28an harturiko erabakian, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Hortaz, akatsa zuzentzea erabaki da, honela:

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula

1. Lanpostuen identifikazioa.

–Honela dioen tokian:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

2009

Sukaldeko laguntzaile-garbitzailea

E

Lan-kontratuduna

%100

Haur Eskola

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

Euskara %5

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere

–Honela behar du:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

2009

Sukaldeko laguntzaile-garbitzailea

E

Funtzionarioa

%100

Haur Eskola

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

Euskara %5

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere

Argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2302179