39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Uharte Arakilgo eta Irañetako udal mugarteetan, "Altsasu-Urdiain " izeneko 30 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 1.322. eta 1.339. euskarrien artean berritzeko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena (SAT11351).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 339/2022 Ebazpenaren bidez, Uharte Arakilgo eta Irañetako udal mugarteetan, "Altsasu-Urdiain " izeneko 30 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 1.322. eta 1.339. euskarrien artean berritzeko proiektua onetsi zen, eta instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Uharte Arakilgo eta Irañetako alkateei, edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Uharte Arakilgo eta Irañetako udaletxeetan, 2023ko martxoaren 22an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Uharte Arakilgo eta Irañetako udalen iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2301451