36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, zeinaren bidez jorratu baitzen Nafarroako Ehiza eta Arrantza, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Erromantzatuko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Isu, Napal, Orradre, Domeñu, Adantsa, Fontaria, Usun, Arbontze, Berroia eta Murillo-Berroia.

Erromantzatuan, 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2302026